INFO7 - euskal kantugintza | naiz.eus
Latest Episodes
Zer nolako presentzia du kartzelak gure kantugintzan?
Euskal kantugintza atalean kartzelari begira jarri gaitu gaur Andoni Tolosak. Besteak beste, entzun ditugu Pantxoa eta Peioren "Galerianoaren kantua", Oskorriren "Preso gaudenon ahoetatik" edota Joseba Sarrionaindiak idatzi eta Ruper Ordorikak kantura era
Negu Gorriak, gero eta barruagotik aztertzen
#ZazpigarrenRound-a egin dugu jada gaur NG Samples atalean Urko Rodriguez eta Arkaitz Sagastirekin. Euskal kantugintza atalean Negu Gorriak taldearen kantuei begira jartzen gara eurekin, eta kantuetan dauden sampleak nabarmentzen ditugu. Taldea gero eta b
Zein dira trikitixako gure erreferenteak?
Euskal kantugintza atalera lagun berri bat batu zaigu, Maixa Lizarribar, "Maixa eta Ixiar" taldean urtetan aritutakoa eta egun trikitixa irakasle dena. Trikitixan dugun ondareari begira jarriko gaitu, hain zuzen. Gaurkoan gure erreferente nagusiak landu d
Kantugintzak funtzio politikoa ala artistikoa?
70-80 hamarkadara begira jarri gara Euskal kantugintza atalean Gotzon Barandiaranekin. Musikari bat, Imanol, eta bi idazle aipatu ditugu, Mikel Arregi eta Xabier Amuriza eta haien uztarketatik jaiotako "Poeta kaxkarra", "Mendian gora" eta "Ilun ikarak" ka
Negu Gorriaken fonoteka #SeigarrenRound
Euskal kantugintza atalean aurten ere jarraituko dugu Negu Gorriak taldearen kantuak aztertzen, atzean dituzten soinu eta sanpleak zein abestitan duten jatorria aztertzen. Horretarako gurean izan ditugu Urko Rodriguez eta Arkaitz Sagasti eta bi kantu ekar
Protesta kantutik sorkuntzaren autonomiara
Euskal kantugintza atalean idazle eta musikagileak uztartu ditugu ohi bezala Gotzon Barandiaranekin. Protesta kantuetatik sorkuntzaren autonomiara eta album kontzeptualagoetara salto egin dugu ikasturte honetako lehen atalean.
Nola kantatu diogu euskaldunok itsasoari?
Euskal Kantugintza atala martxan jarri dugu ikasturte honetan ere geure kantugintza ezagutu eta trasmisio lana egiteko. Uda giroan gauden honetan "itsasoa" ekarri digu gaitzat Andoni Tolosak. Argoitia nebarrebak, Txomin Artolaren Olaxta diskoa, Oskorriren
Negu Gorriaken sanpleetatik Negu Gorriak sanpleatzera
Euskal Kantugintza atalean Negu Gorriaken kantuak aztertzen ditugu #NGSamples atalean Urko Rodriguez eta Arkaitz Sagastirekin. Ikasturteko azken atalean bira osoa eman dugu, Negu Gorriakek bere kantuetan erabili zituen sanpleak aztertzetik Negu Gorriaken
Asko kantatu diogu euskarari baina nola?
Euskal kantugintza atalean "euskara" ekarri digu gaitzat gaur Andoni Tolosak. Nork ez dio kantatu euskarari eta nork ez ditu kantatu gaur ekarri dizkigun kantuak? Kontrapas, Bagare, Euskal Herrian Euskaraz, Aitorren Hizkuntza Zaharra...horien artean. Nola
60-70 hamarkada eta lau maitasun kantu
Euskal katungintza atalean gaur ere 60-70 hamarkadara bidaiatu dugu Carles Belda trikitilariarekin batera. Bere single bilduma ederra eskura jarri eta lau harribitxi aukeratu ditugu entzuteko, maitasun kantuak udaberri giro honetarako: Naikari taldearen "