INFO7 - euskal kantugintza | naiz.eus

INFO7 - euskal kantugintza | naiz.eus


Latest Episodes

Trikitixaren 'Haziak' Durangoko Azokan
December 05, 2017

Euskal Kantugintzaren atalean, Trikitixa Elkarteak Durangon jarriko duen postuan egongo diren berritasunak ekarri ditu Maixa Lizarribarrek. Tartean, 25 urtetik beherakoentzat egin duten lehiaketaren ondoren aukeratutako hamar kanturekin osatu dute 'Haziak

Etsaiari makailua desertuan eman zion 'Madarikatuak' taldeak
November 28, 2017

Badok.eus atariko koordinatzaile eta kazetari Jon Eskisabelek Buruntzaldeko Madarikatuak taldearen berri ekarri digu. 'Etsaiari Makailua Desertuan' izeneko lana kaleratu zuten 1987an eta 1990ean desegin zen taldea. Garaiko testuinguruak markaturik aritu z

Bertsoa eta iraultza errusiarra NG Samplesen
November 21, 2017

NG Samplesen 12. rounda egin dute Arkaitz Sagasti eta Urko Rodriguezek. Negu Gorriaken bertsolaritzak izan zuen presentziaz aritu dira, edota iraultza errusiarraren 100.urteurrena dela eta, kantuetan horrek izan zuen presentzia.

'Ez Dok Amairuren' itzalpean geratu ziren harribitxiak
October 24, 2017

'Ez Dok Amairu' izan zen fenomeno soziokulturalaren bultzada falta izan zitzaien taldeak eta gehienak oso ibilbide laburrekoak ekarri ditu Andoni Tolosak Euskal Kantugintza atalera. Hain mugimendu indartsua izan zen 'Ez Dok Amairu' ezen oso zaila izan zit

Agian Otis Reddingen eraginagatik du hitz-jarioa F.Muguruzak!
October 03, 2017

Negu Gorriak taldearen Sampleen ikerketan hamaikagarren atala egin dute Urko Rodriguez eta Arkaitz Sagastik. Primizia ere eman digute, Kaki Arkarazorekin izan dira eta hainbat sampleren berri eman die, beraz badugu NG Samples luzerako, ze poza!

Euskal Kantugintza, azken uzta: NG, “Ruper”, Gozategi, Juan Carlos Perez eta Aneguria
July 04, 2017

Euskal Herriko kantugintzak izugarrizko ondarea du, egunez egun handituz doana. Euskal kantugintza atala Gotzon Barandiaran, Urko Rodriguez eta Arkaitz sagasti, Maixa Lizarribar, Jon Eskisabel eta Leire Palaciosekin osatu dugu kurtso honek. Gaur, amaitzek

Negu Gorriakek mundu osotik edan zuen, sanpleek erakusten duten moduan
June 28, 2017

Euskal kantagintza atalean Urko Rodriguez eta Arkaitz Sagastirekin Negu Gorriaken kontuen tripei begiratu diegu kurtso honetan. Negu Gorriak taldearen kantuak nondik datozen eta atzean dituzten soinu edo sampleek zein abestitan duten jatorria azaldu digut

Euskal kantugintzak asko abestu dio lanari, elkartasun eta borrokarako deien artean
June 13, 2017

Euskal kantugintza atalean Andoni Tolosak euskal kantari ezberdinek lanari buruz, langileriari buruz osatu dituzten kantuak ekarri dizkigu. Euskadiko langilak, Lagun etor gurekin, Langileak, Languile baten semea, Forjarien kanta, Huelgan daudeni eta Bildu

Trikitilariak nola ezagutu? Egun sare sozialetatik, lehen txapelketetan
May 23, 2017

Euskal Kantugintza atalean trikitixari begira jartzen gara Maixa Lizarribarrekin, gaurkoan zehazki trikitixa txapelketak aztertu ditugu. Lehena 1933an egin zen Donostian. Urte askotan horiek izan dira trikitilariak ezagutzera eramateko erakusleiho. Ezagun

Txillardegiren liburua inspirazio iturri
May 16, 2017

Euskal kantugintza atalean liburu bat eta disko bat uztartu ditugu Gotzon Barandiaranekin batera, ez da gure ariketa izan, Zura taldearena baizik. 2015ean kaleratu zuten Egunkari ezkutua diskoa Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegiren "Leturiaren egunk