Podcast Oñati Irratia
![Cover art of Podcast Oñati Irratia Podcast Oñati Irratia](https://assets.blubrry.com/coverart/300/1793247-1688636545.jpg)
Latest Episodes
Futbol asanbladaren laburpena
Aloña Mendiko futbol sailak urteko asanblada egin zuen ekainaren 30ean. Esandakoaren laburpena osatu dugu Kirolen Txokorako. Gainera, DonostiCup-eko kontu bitxi bat ere azaldu dugu.
MIRUA musika taldea ezagutzen
Malentxo Zeberio da MIRUA taldeko abeslarietako bat eta bihar Lazarraga lorategian entzun ahal izango dugun kontzertuaren eta taldearen berri eman diguna.
Oñatiko sortzaile sarituak
Leire Derteanok eta Juan Antonio Unzurrunzagak badakite beraiek sortutako lanak saritzea zer den. Bat, ilustrazio eta kartel muntuan ari da, bestea, argazkigintzan. Biekin berba egin dugu.
Tourra Oñatitik
Atzo izan genuen Frantziako Tourra bertatik bertara ikusteko aukera, Oñatitik pasa zelako. Aurreko karabana eta txirrindularien tropelak sortutako irrika eta iritziak soinu kronika berezian jaso ditugu.
Frantziako Tourra Oñatin
Mugikortasun aldetik hainbat muga eta egokitu behar eragingo digu Tourrak domekan. Zalantzak argitzen saiatu gara Idoia Lapita udaltzaingburuarekin. Baina festarako bidea ere emango digu txirrinduzaleei. Olabarrietan azken ukituak ematen ari dira.
Uztaileko egitaraua Gaztetxean
Martizinema programa bueltan da, uztaileko astearte gauetarako. Ekainean hasitako pintxo-poteari ere eutsiko zaio eta "biziraupen tailerra" eta beste pare bat kontzertu ere antolatu dira auzo jairik ez den asteburuetarako, Antixena gaztetxean.
"Gerraren oihartzunak" bihar plazako frontoian
Ganbara Faktoriak prestatu duen ikuskizuna da, Aitor Biainek azaldu digunez. Hots eta Ganbara abesbatzekin batera, Miel Guridi arituko da narratzaile lanetan, Amaia Zipitria pianoa jotzen eta XAbier Regueiro aire akrobaziak egiten. Testuak berriz, Josu Zu
Nola bizi dute Oñatiko txirrinduzaleek Tourraren iritsiera?
Profil eta adin ezberdineko lau ziklismozalerekin berba egin dugu eta lauei Frantziako Tourraren inguruko galdera berberak egin dizkiegu.
Uda 2023 Turismo kanpaina
Udaleko Turismo departamentuak martxan du udako kanpaina berria. Eskaintzaz, promozioaz eta aukera bereziez berba egin dugu Ikerne Altube teknikariarekin.
Bi filatelia erakusketa eta hitzaldi bat
Lanpetuta dabil egun hauetan Luis Mª Maiztegi, bi erakusketa eta hitzaldi bat prestatzen aritu baita afizio duen filateliaren inguruan. Txirrindularitzari buruzko erakusketa jarri du Kultur Etxean, eta txantxikuei buruzkoa, Pake Leku elkartean. Bihar