Podcast Oñati Irratia

Podcast Oñati Irratia


Latest Episodes

Esne Beltzako kideak Oñatin ondo pasatzeko prest dira!
October 04, 2024

Xabi Solanorekin berba egin dugu eta Agurreko biraren baitan Gipuzkoan emango duten azken kontzertua Oñatikoa izango dela gogorarazi digu. Lehenago ere Oñatin sarritan egon dira eta gaur gauean guztia ematera etorriko direla esan digu.

Urriko ALKATEAREKIN BERBETAN irratsaioa
October 03, 2024

Bidegorriak hizpide izan ditugu eta Usakokoaz eta Aita Lizarralde-Arantzazuko Ama kaleen artean aurreikusten denaz aritu gara. Oñati-Donostia autobusaz, San Prudentzioko geltokiaren garbitasun eta horniduraz, arropen edukiontziaz.... berba egin dug

Edurne Bikuñak Berlingo roller maratoian parte hartu du
October 02, 2024

50. Berlingo maratoian parte hartzeko erabakia orain urtebete hartu zuela esan digu eta tartean belauneko lesioa izan duela. Ekaina-uztailean hasi zen entrenamenduetan berriro eta, ohiko erritmotik behera bada ere, pozik eta ondo amaitu du Berlingo laster

"Aiurri" ikuskizuna "Aukeran" dantza taldearen eskutik
September 27, 2024

Astelehen arratsaldean, 20:00etan, plazan arituko da Aukeran dantza konpainia. Oñatira ekarriko duten ikuskizunaz berba egin dugu Maier Muruamendiaraz dantzariarekin.

Txosnatako egitaraua eta bestelakoak
September 26, 2024

Txosna batzordeko Ibis eta Mikel etorri zaizkigu San Migel eta Errosaixo jaixetarako osatu duten egitaraua aurkeztera eta bestelako xehetasun batzuk aipatzera.

Urbiako ermitak 100 urte, irailaren 28an
September 24, 2024

Mendeurrena gogoan, egunero Urbiara igo eta ermita zaintzen aritzen den Jabier Larralekin berba egin dugu eta baita larunbateko ospakizunak prestatzen ari den Migel Zeberiorekin ere.

64. Artzain Txakur Txapelketako kronika egin dugu
September 23, 2024

Moises Tarresen MEL txakurrak irabazi zuen atzoko txapelketa. Artzainarekin ez ezik, epaimahai buru egin zuen Oihana Azkorbebeitiarekin ere berba egin genuen.

Roberto Idigoras "speaker" lanetan arituko da igandeko bolo txapelketan
September 20, 2024

Horretan aritzen den Unai Aranburuk beste konpromiso bat duela eta, speaker lanak betetzera animatu da Robertu Idigoras, behin behinean bada ere. Eztarria ondo duela eta igandeko bolo txapelketarako lasai dagoela esan digu.

64. artzain txakur txapelketako nobedadeak
September 19, 2024

Hiru artzain berri izango dira domekan Santa Lutziako zelaian. Artzainen eta txakurren inguruko xehetasunak eman dizkigu Joxe Mari Bengoak, zelaia prestatzeko lanetan hasi aurretik.

Aloña Mendi K.E. osoaren aurkezpen handia, ostiralean
September 18, 2024

14 sailek osatzen dute Aloña Mendi Kirol Elkartea eta guztien aurkezpena antolatu da ostiralerako, 75. urteurrenaren harira. Plazan izango den ekitaldiaren inguruko xehetasunak eman dizkigu antolatzaile taldeko kide den Aratz Losadak.