NAIZ IRRATIA - Bigarren kafea | naiz.eus

NAIZ IRRATIA - Bigarren kafea | naiz.eus


Latest Episodes

«Zama filma egitea atsegina izan den arren, zama ere izan da»
June 13, 2023

Zama film laburra sortu dute Oiartzungo Gazte Sortzaile taldeko kide batzuk, eta gaur, Bigarren Kafean izan dira Luix Mitxelena eta Ziggy Docherty filma sortzeko izan duten abentura kontatzen.

Egunerokoak; intimitatetik jendartera
June 13, 2023

Egunerokoen ezaugarri nagusia intimitatea izan ohi da. Hala ere, batzuetan idazki horiek itun pertsonal hori gainditzen dute eta publiko egiten dira. Bigarren Kafean egunerokoetatik abiatutako liburuen zerrenda osatu dizuegu. 

«Umeek ikusiz ikasten dute eta gurasoek ere bai»
June 12, 2023

Etxetik jaso zuen Miriam Mendozak ipuinak kontatzeko zaletasuna. Amari entzuten zizkion kontakizunak gogoan zituela iritsi zitzaion 2006an haurrei ipuinak kontatzeko proposamena eta gaur egun horretan dihardu oraindik ere.

«Protagonista behar baino gehiago biktimizatu gabe egin nahi genuen lana»
June 12, 2023

Sexu-eraso bat jasan duen lagun baten istorioa du ardatz Beita Websailak. Gazteek gazteentzat egindakoa da eta proiektuaren berri ematera etorri dira gaur Bigarren Kafera Danel Teran eta Malen Perez de Arenaza.

«Tandemean bidaiatzeak gure arteko konfiantza indartzeko balio izan du»
June 09, 2023

2022ko irailean abiatu ziren Alegiatik Ander Arandia eta Garbi Arroyuelo tandem bizikleta batean. Afrikan zehar bidaiatu eta Ugandan lanean diharduen Mukwano Lagun Gobernuz Kanpoko Erakundearen jardun eremua zuten jomuga, nahiz eta bidean aldaketak izan z

Doinuetatik Haratago | Eneko Sierra
June 07, 2023

Eneko Sierra da aste honetako 'Doinuetatik Haratago' tarteko gonbidatua. Bere abesti kuttunen zerrenda osatu digu, entzule gisa musikarekin duen harremana azpimarratuz. Izan ere, musikaria ere bada, baina puntako entzule, saxofoijole eta matematikako irak

Eñaut Elorrieta «Konturatu naiz denborarekin, politikotzat ez neuzkan gaiak politikoak direla»
June 07, 2023

«'Fantasia' diskoaren izena izateaz gain, sorkuntza prozesu eremu hori izan da, zaintza oso presente egon den eremua». Diskoa kaleratu zuenean, lanari buruz luze eta zabal ariko ginela hitz eman genion Eñaut Elorrietari, eta Bigarren Ka

«Euskal Herriko erraldoirik garaienak egitea ustekabeko kontua izan da»
June 07, 2023

Alegian daude itxuraz Euskal Herriko erraldoirik garaienak, Joanito eta Karmele. Hala diote Jabier Landak eta Hektor Colinasek, erraldoiak egin eta kalean dantzan eginaraztearen arduradun nagusiek.

«Gorpuzkin bat norbaiten 'maitia' izan da, eta errespetua merezi du»
June 06, 2023

Museo askotan topa ditzakegu giza gorpuzkinak; azkenaldian ordea, horren inguruko eztabaida sortu da. «Erakusgai jarri daitekeen objektu kultural bat da edo errespetua merezi duten giza hezurrak dira?». Horren inguruan aritu gara Juan Ina

«Orokorrean kritiko izan behar dugu gure kontsumo ohiturekin»
June 05, 2023

Nazio Batuen Erakundeak 1972tik ospatzen du Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ekainaren 5ean. Urtero herrialde batek hartzeko du egunaren inguruko tematika aukeratzeko ardura eta aurten Boli Kostari egokitu zaio. Nutrizioarekin lotura ikusi dio Maddi Etxebe