euskalerria irratia

euskalerria irratia


Fernando Mendiola: Finantzak, klasikoak eta mitoak

February 20, 2015

Fernando MendiolaIadanik lelo klasiko bat bihurtu da geurean krisia kudeatzeko tresnarik ohikoena: publiko bihurtu, hau da, zor publiko bihurtu, lehendik zor edota iruzur pribatua zena. Berriro ere, halaxe gelditu da agerian berriki CAN eta Osasunaren kasuetan. Duela gutxi, Parlamentuaren gehiengoak, UPN, PP eta PSNren botoekin, Osasunarentzako erreskate plana onartu aurretik begiak ixtea eta kontuen egoera ez aztertzea nahiago izan zuen. Gobernu foralak, bestalde, itsuarena egin zuen 2011an Riezuk CANeko kudeaketaren arriskuen inguruan ohartarazi egin zionean. Ondorioz, berriro ere, fondo publikora pasatu dira esku pribatuen delitu eta iruzurrek sorturiko galerak, hainbat bankuen erreskatetan bezala. Klasikoak gaur, behin eta berriro.


Are klasikoago da Europar kulturan greziar mitologia, eta horren elementu bat aukeratu zuen Varufakis ekonomilariak krisi aurreko finantza globalen funtzionamendua irudikatzeko, minotauroarena, alegia. 2008tik aurrera hilda dago minotauroa, EE.BB.ei munduko aberastasunaz gozatzeko aukera ematen ziona, baina heriotzaren ondorioa greziar herria ari da pairatzen. Minotauroaren heriotzaren eszenatokian, finantzetako Goliaten aurkako borrokan dabil oraingoan Varufakis ministro berria, Daviden antzera, greziarren ongizatea bermatuko duen politika bat bultzatu nahian.


Zabaldu