euskalerria irratia

euskalerria irratia


Josi Basterretxea: Pagotxa, ailorbea, arrosa eta lirioa

February 20, 2015

Euskararen argazki bi ikusi ditut gaurko paperetan: koloretakoa bata, zuri-beltzean bestea.


Nafarroako Parlamentuak euskararen legea aldatzea erabaki du. Horra lehen argazkia, koloretan. Baldintzak baldintza… Nafarroako ume denek izango dute euskaraz ikasteko eskubide aitortua. Sare publikoan. Jakina da belardietan dena ez dela pagotxa, ailorbea ere badela. Dena ez dago eginda; baina, inork uste al zuen hala izan zitekeenik? Hesia apurtu da, laiatu eta aitzurtu beharko da orain lurra, sasoia ere bada-eta.


Eusko Legebiltzarrak adostasuna lortu du hurrengo Arartekoa izendatzeko, izendatzeko hurrengo herritarraren defendatzailea. Horra bigarren argazkia, zuri-beltzean. Alderdi Jeltzalea, Alderdi Sozialista eta Alderdi Popularra bat etorri dira hurrengo Arartekoa izendatzeko. Curriculum bikaina omen du. Eskarmentu handiko gizona ere ba omen da… Kazetariak galdetu dio Alderdi Jeltzaleko bozeramaileari: “Eta euskalduna ba ote da hautagaia, ba ote daki euskaraz?â€.


Hona haren erantzuna: “Ba, ez dakit… agian, bai… baina, ez dakit zihurâ€. Jakina da loretan ere, dena ez da arrosa, melira, lirio ustela ere bada.


Zabaldu