euskalerria irratia

euskalerria irratia


Lapurtera klasikoan idatzitako lehen liburua aurkitu berri dute Danimarkan.

February 19, 2015
EHUko Letren Fakultatean doktoretza tesia prestatzen ari diren hainbat hizkuntzalari eta filologo gaztek duela bi urte eratu zuten Aziti Bihia elkartea. Berehala buru belarri murgildu ziren Esteve Materrak idatzitako  Doctrina Christiana liburuaren  bigarren edizioaren inguruko ikerketan. 1623koa da ale hau eta  Oxfordeko Bodleian Libraryn gordetzen da. Ikerketa prozesuan ezuste interesgarria izan dute ikerlari hauek: lan horren lehen edizioko ale bat, 1617koa, Danimarkako Errege Bibliotekan aurkitu dute.
Aurkikuntza honetaz, eta oro har, lan honen garrantziaz hitz egin du gurean Aziti Bihia elkarteko kide den Ekaitz Santazilia filologo iruindarrak.

Zabaldu