euskalerria irratia

euskalerria irratia


Jon Abril: Argazkiari begira

February 19, 2015

Adineko emakume bat ageri da argazkian, aldibereko itzulpenerako kaskoak jantzita dituela. Argazkilariari begira dagoela harrapatu dio kamerak. Eta bere begiek lasaitasuna eta barne bakea transmititzen duten arren, sentimentu kontrajarriak ditu.


 


Argazkiko emakumea Celes Alvarez da, orain 34 urte Batallon Vasco Españolek erail zuen Migel Etxerria Alvarez, “Naparraâ€ren ama. Lehenbizikoz egon da Nafarroako Parlamentuan, bere semearen argitu gabeko kasuaz solasean. Zigorgabetasuna, bakardadea, ezintasuna pairatu dute. Instituzioen isiltasun konplizea. Bertze aldera begiratzea.


 


Berandu etorriagatik ere, Celesek bezala, aukera izan dute German Rodriguezen eta Mikel Zabalzaren senideek Nafarroako Parlamentuan euren testigantza azaltzeko, laster Angel Berroetarenak izango duen moduan. Ez daitezela azkenak izan. Egia eta justiziaren bidean samin guztiak ezagutzea lehenbiziko urratsa baita. Argazkiari begira jarraituko dugu


Zabaldu