euskalerria irratia

euskalerria irratia


Metropoli Forala 2015-02-19

February 19, 2015

Aranzadi Iruñea eraldatu nahi duen persona talde bat da. Zein hiri nahi duzu? lelopean topagune irekia antolatu dute, Planetarioan, bihar hasi eta iganderarte. Aranzadi taldeko kide Aitor balbas izan da gure artean. Aritz azparren, musikari uhartearra, Ugandan ari da lanean, Moyo izeneko eremuan. Musika eskolak antolatzen eta irakasleak hezitzen dihardu. Paz de Ziganda ikastolako helduen abesbatzak proiektu honi laguntzeko kontzertua eginen du bihar Atarrabiako kultur etxean. Mari Paz Arizkun, abesbatzako zuzendaria eta Aritz Azparren bera etorri zaizkigu ekitaldiaren berri ematera. Irrintzi mendi aterpea, zabaldu digu Felipe Uriarte mendizaleak. Mintzagai nagusia gaur, kobazuloak, leize zuloak, lurrazpian dugun eta hain gutxi ezagutzen dugun seigarren kontinentea


Urdazubitik Goio Hualde, Astizko Mendukilotik Miren Larburu eta Zugarramurditik Ainhoa Agirre etorri zaizkigu.


Zabaldu