euskalerria irratia

euskalerria irratia


Amagoia Iban: Gola

February 19, 2015

Nik ez dakit asko futbolaz, baina…


…futbol partidak erostea… penalti da, ezta?


Eta zerga-zorrak denek bezala ordain ez ditzazun gobernuak lege bat zure neurrira egitea… 3-4-3 ala 0-0-0 taktika da?


Ustelkeria jokaldiak behin eta berriro errepikatu behar al dizkigute?


Osasuna dirua baino garrantzitsuagoa dela esaten badut… jokoz kanpoko txistetzat hartuko al didazue?


Azken batean, nork-nori sartu dio gola?


Esan dizuet…


…ez dakit asko futbolaz.


Zabaldu